XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XXIX. ISILTASUNA.

Bart isiltasunean sartu nintzen.

Gaueko bederatziak ziren
ta haseran hitzik gabekoen soinu
ederren basoan nengoen.

Ifarretik haizeak euri
urralaria zekarren
ta mendi hegaletik, erreka
doazenen marruan zebilen.

Isiltasunak, gero, xamurkiro
ispiluen basora eraman ninduen.

Ispilu guziek erretratu berdina
isladatzen zidaten
ta basoko adaxka orok nire
sortu aurretik itotako oihua
trufaka, trufaka gora ta behera
kulunkatzen, kulunkatzen zuten.

Azkenik isiltasunak, zurrunbiloan,
lainoen basora jo zuen.

zilarrezko marren artean
nabarmen, nabarmen zu zeunden.

Uxatu nahi izan zintudan
nire esku luzatuen kolpez
zilarrera itsatsirik geratzeko
halabeharraren halabeharrez.

Askatu nahiz, isiltasunetik tira nuen.

Basoan zerbait somatu zen
ezkutuan dabilenaren misterioz.